MODELA PROIEKTUA

Castellano
Deep_learning-a

MODELA ikerketa-proiektu bat da, zeinaren helburua baita deskribatutako erronkei aurre egitea eta Euskadik hizkuntza-teknologietan erreferentzia-puntu gisa duen posizionamendua sendotzen laguntzea.

Hau da proiektuaren helburu nagusia:

“Deep Learning” delakoan oinarritutako ingeniaritza linguistikoko teknika aurreratuak ikertzea, garatzea eta baliozkotzea, eta modelaketa estatistikoa egitea, albiste-sorkuntzako arlorako kalitate oneko itzulpen automatikoko sistemak garatzeko.

Proiektuaren helburu nagusia helburu zientifiko-teknologiko hauetan banatuta dago:

  1. Iturri heterogeneoetako hizkuntza-baliabideak biltzeko teknikak eta tresnak garatzea
  2. Itzulpen automatiko estatistikoko sistema bat konfiguratzea euskararako, ingeleserako eta gaztelaniarako
  3. “Deep Learning”ean oinarritutako teknikak eta tresnak ikertzea eta garatzea, itzulpen automatiko estatistikoko sistemetan txertatzeko
  4. Itzulpen automatikoko sistema prototipiko bat garatzea euskararako, ingeleserako eta gaztelaniarako, “Deep Learning” teknikak barnean hartuz

Era berean, helburu hauek ezarri dira proiektuaren irismenari eta inpaktuari dagokionez:

  1. Kasu pilotu bat abian jartzea proiektuaren emaitzak aplikatzeko; hark zehaztuko du garatu beharreko tekniken eskakizunak zein diren eta zer hizkuntza-baliabide erabili behar diren
  2. Prototipoa baliozkotzea, itzulpen automatiko estatistiko klasikoko teknikekin konparatuz, ingurune industrial simulatu batean
  3. Proiektuaren emaitzen zabalkunde akademikoa nazioarteko konferentzietan
  4. Emaitzak industriara transferitzea eta ustiapen komertzialerako aukerak aztertzea

Helburu horiek lortzeko, partzuergo indartsu bat du atzean MODELAk, esperientzia handia duena hizkuntza-teknologietan eta erreferentzia bihurtu nahi duena arlo horretan. Proiektu estrategikoa da parte hartzen duten erakundeentzat eta LANGUNErentzat (Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkartea).